Albisteak |
|
Abesbatza bereko 15 abeslari bitarteko taldeak onartzen dira, 14 eta 23 urte artekoak gutxi gora behera, inskripzio-ordena kontuan hartuta, Zarautzko aterpetxean erreserbatzen diren 100 tokiak bete arte. Lana horrela antolatzen da : - Ostiralean, arratsaldeko 18:30tan, Zarautzko aterpetxean biltzen gara. - Parte-hartzaile guztiak 2 taldetan banatzen dira. - Bi zuzendari gonbidatu izaten ditugu eta gorputz espresioko beste irakasle bat. - Asteburuan zehar, gorputz-lana ere egiten da: posturak berbideratzea (erlaxazioa, gorputzaren kontzientzia, gorputzaren zentroekin lan egin) eta dramatizazioa (desinhibitzea, espresibitate-gaitasuna garatzea). - Igandean kontzertu batekin amaitzen da asteburua. - Parte-hartzaileek errepertorioa begiratuta ekarri behar izaten dute, horretarako partiturak zuzendariari helarazten zaizkio. - IRTEERA : Igandean, kontzertu ostean. Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri behar izaten du. Gazte bakoitzak jantzi erosoak eta gorputz-laneko saioetarako gomazko esterila edo antzekoa ekarri behar izaten ditu. Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat du. |