Noticias

Compartir:  
 
y
SORKUNTZA KORALERAKO LAGUNTZEN DEIALDIAIreki da 2019ko deialdia!!!

Laguntzak eskatzeko epea: 2019/11/20

Beren errepertorioari enkarguzko konposizio berriak gehitu ahal diezazkioten abesbatzei laguntza ekonomikoak ematea da deialdi honen xedea.

Era berean, deialdi honekin musikagileen, zuzendarien eta abeslarien arteko harremanak sustatu nahi dira eta ondare musikal bat sortzen joan.
1. Deialdiaren xedea
Beren errepertorioari enkarguzko konposizio berriak gehitu ahal diezazkioten abesbatzei laguntza ekonomikoak ematea da deialdi honen xedea.
Era berean, deialdi honekin musikagileen, zuzendarien eta abeslarien arteko harremanak sustatu nahi dira eta ondare musikal bat sortzen joan.

2. Onuradunak
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko kide izan eta hari dagozkion kuoten ordainketak eguneratuak dituzten abesbatza guztiak ahal izango dira laguntza ekonomiko hauen onuradun.


3. Laguntzen zenbatekoak
Laguntzen zenbateko osoa GAFeko aurrekontuan zehaztuko da urtero, kopuru hau aukeratutako proiektu desberdinen artean banatuko delarik.
Inongo kasutan ez da emango aurrekontu osoaren €70 baina gehiagoko laguntza.

4. Eskaerak eta dokumentazioa
4.1 Eskaerak federazioak bidalitako formularioan bete beharko dira.
4.2 Eskaerari ondorengo agiriak erantsiko zaizkio :
1. MUSIKAGILEAREN KURRIKULUM LABURRA
2. OBRAREN JUSTIFIKAZIO LABURRA
Enkarguaren arrazoiak eta helburuak eskaera egiten duen taldearen testuinguruan, eta Gipuzkoako koru-mugimenduarenean oro har.
3. OBRAREN EZAUGARRIAK
Titulua
Formazioa
Aukeratutako testua. Egilea
Gutxi gora beherako iraupena
Zailtasun maila (altua, ertaina, baxua)
Bestelakoak…
4. AURREKONTUA
5. LANA GRABATZEKO EGILEAREN IDATZIZKO BAIMENA
Eskaerari aurreko atalean adierazitako agiriak erantsiko ez balitzaizkio, eskaera atzera botako da.

5. Eskaerak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea
Urtero Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak epe bat irekiko du eskaerak aurkezteko, informazio hori federatutako koru guztiei helaraziko zaielarik.
Ekarritako dokumentazioak oinarri hauetan eskatutako datuak jasotzen ez baditu, interesatuari horrela adieraziko zaio hamar egunetako epean akatsak edo gabeziak konpon ditzan dagozkion agiriak ekarriz. Horrela egingo ez balu, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko da.
Edonola ere, ez da onartuko finkatu den epearen barruan GAFen eskutan ez dagoen eskaerarik.

6. Proiektuen aukeraketa eta ebazpena
GAFek izendatuko duen musika batzorde batek aukeratuko ditu abesbatza munduaren interes orokorretarako interesa dutela irizten diren proiektuak eta laguntza bakoitzaren kopurua ere berak finkatuko du, ekarritako dokumentazioa osatu dadila eskatu ahal izango duelarik.
Erabaki hori deialdi honetan parte hartzen duten guztiei jakinaraziko zaie, eta apela ezina izango da.

7. Onuradunen obligazioak
Laguntza jasotzen dutenek oinarri hauen edukia onartzeko eta ondorengo obligazioak betetzeko konpromisoa hartzen dute berengain :
a) Laguntza ematea arrazoitzen duen enkargua egitea, eman deneko xedean edo helburuan ez delarik aldaketarik onartuko. Edonola ere, haserako proposamenarekiko aldaketaren bat suposatzen duen edozein gertaerak GAFen oniritzia jaso beharko du.
b) Obra amaitua laguntza eman ondorengo urteko ekainaren 30a baino lehen eskura edukitzea, eta urte horretan estreinatzea. Estreinaldia epe horren barruan egingo ez balitz, laguntza eskatzen duen abesbatza hurrengo hiru deialdietatik kanpo geldituko litzateke.
c) Onartutako enkarguaren garapenari buruz egiten den edozein partitura, esku-programa, publizitate eta hedapenean honako testu hau, ikusten den moduan, sartzea : 'Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak duen 'Sorkuntza koralerako laguntzak' programaren barne egindako enkarguzko obra'.
d) GAFen egoitzara partitura bidaltzea.
e) Obra eskatzen duen abesbatzak, hala eskatuz gero, Federazioak, Sorkuntza koraleko obrak aurkezteko antolatuko duen kontzertu batean parte hartuko duela hitz ematen du. Kontzertu honen epemuga lanak aurkezteko azken egunetik urte betera izango litzateke, hau da, 2021eko ekainak 30.

8. Laguntzen ordainketa
Laguntzak horrela ordainduko dira :
- % 60, erabakitzen diren unean.
- Gainontzeko % 40 obra GAFen utzi ondoren.
Laguntzak jasotzen dituzten guztiek horiek zertarako erabili diren justifikatu beharko dute ondorengo dokumentazioa aurkeztuz:
a) Memoria ekonomikoa, proiektuaren kudeaketarekin zerikusia duten diru sarrera eta gastu guztien laburpen zehatza eta dagozkion ziurtagiriak jasoko dituena.
b) Konposatzaileari ordaindu zaionaren faktura edo egiaztagiria.

9. Obren hedapena
Aurrekontua badago, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak diruz lagundutako obrak grabatu eta editatu egingo ditu formatu fisiko edo digitalean.

10. Oinarriak onartzea
Eskaera aurkezteak oinarri hauek bere osotasunean onartzen direla inplikatzen du.
Hauen edukiari buruzko edozein zalantza interpretatzeko eskubidea beregain jasotzen du GAFek.
Sorkuntzarako laguntzak_OINARRIAK.pdf [295 KBytes]
Ayudas creación coral_BASES.pdf [226 KBytes]
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Guipúzcoa
Teléfono: 943 536 973
E-mail  info@federagaf.net

Accesibilidad |  Desarrollado por adimedia
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social