Noticias

Compartir:  
 
a
ROQUIEM - ROCK ARRAKASTAKGazte-koruen X. Tailerra
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta

Hondarribia
2019ko azaroak 16 - 17

Inskripzio-epea ireki da!!!
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztiei gazteekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue.

14 eta 23 bitarteko gaztea bazara, eta 80. eta 90. hamarkadetako kantu ezagunak (Queen, Abba, Ken 7 bezelako taldeenak) interpretatuko nahi izanez gero, edota Rock erako Requiem bat abestu nahi baduzu, hau da zure aukera.

Astebukaera borobiltzeko, Rock talde bat izango dugu lagun kontzertuan. Guzti hau zuzentzen, Aitor Biain Bidarte arituko da.

Honoko PROGRAMA landuko da:

1.ZATIA

1. Let the river run (Arr: M.Huff)
2. Aquarius/Let the Sunshine (Arr: G.Gilpin)
3. Itsasoa gara (Arr: X.Sarasola)
4. Bohemian rhapsody (Arr: M.Brymer)
5. Donít stop me now (Arr: M.Brymer)
6. Dancing Queen (Arr: A.Billingsley)

2.ZATIA

1. ROQUIEM (P.Baker)

Gazte Topaketa azaroaren 16an eta 17an ospatuko da Hondarribiko Aterpetxean.

Abesbatza bereko 20 abeslari bitarteko taldeak onartuko dira, inskripzio-ordena kontuan hartuta, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren 110 tokiak bete arte (85 neska eta 25 mutil).

Lana horrela antolatuko da :

- Azaroaren 16an, goizeko 9:30tan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara.
- Proiektuaren zuzendari musikala Aitor Biain izango da.
- Igande arratsaldean, guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua.
- Ezinbestekoa da parte-hartzaileek errepertorioa prestatua ekartzea, horretarako izen-ematea egin bezain laster zuzendariari partiturak helaraziko dizkiogu.
- IRTEERA : azaroaren 17an, kontzertuaren ostean.

Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.

Egonaldia eta otorduak, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 45,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.

Jantzi erosoak ekarri astebururako. Kontzerturako beltzez jantzita joan beharko dute eta bakero detaile batekin, bakoitzak nahi duena (larruzko txalekoa, “chupa” bakeroa, pañueloa, riñonera, txapela, …)

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat du.


INSKRIPZIO epea: 01 / 10 /2019
GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.
10 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat.

Inskripzio-kuota : 45,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua).
Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.

Bajak: Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz.
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Guipúzcoa
Teléfono: 943 536 973
E-mail  info@federagaf.net

Accesibilidad |  Desarrollado por adimedia
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social