Noticias

Compartir:  
 
g
GAZTE-KORUEN TAILERRAKGipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen Gipuzkoan federatutako abesbatza guztiei gazteekin burutzen diren musika korala lantzeko asteburu-pasak proposatzen ditu.
Abesbatza bereko 15 abeslari bitarteko taldeak onartzen dira, 14 eta 23 urte artekoak gutxi gora behera, inskripzio-ordena kontuan hartuta, Zarautzko aterpetxean erreserbatzen diren 100 tokiak bete arte.

Lana horrela antolatzen da :

- Ostiralean, arratsaldeko 18:30tan, Zarautzko aterpetxean biltzen gara.
- Parte-hartzaile guztiak 2 taldetan banatzen dira.
- Bi zuzendari gonbidatu izaten ditugu eta gorputz espresioko beste irakasle bat.
- Asteburuan zehar, gorputz-lana ere egiten da: posturak berbideratzea (erlaxazioa, gorputzaren kontzientzia, gorputzaren zentroekin lan egin) eta dramatizazioa (desinhibitzea, espresibitate-gaitasuna garatzea).
- Igandean kontzertu batekin amaitzen da asteburua.
- Parte-hartzaileek errepertorioa begiratuta ekarri behar izaten dute, horretarako partiturak zuzendariari helarazten zaizkio.
- IRTEERA : Igandean, kontzertu ostean.


Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri behar izaten du.

Gazte bakoitzak jantzi erosoak eta gorputz-laneko saioetarako gomazko esterila edo antzekoa ekarri behar izaten ditu.

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat du.
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Guipúzcoa
Teléfono: 943 536 973
E-mail  info@federagaf.net

Accesibilidad |  Desarrollado por adimedia
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social