Noticias |
|
| SINFONIA MITIKOA. Anima zaitez !!!!!2012. honetan FRANCISCO ESCUDEROren mendeurrena betetzen delarik, Zarauzko Udalak ekitaldi berezi bat antolatu du: bere 'Sinfonia mitikoa'rekin emanaldi bat eskaintzea. Horretarako, Gipuzkoako Abesbatzen Federazio honekin harremanetan jarri da eta hemendik laguntza guztia eskaini zaio ideia hori gauzatu ahal dadin. |
| Lerro hauetatik ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, eta horretarako baldintzen berri ematen dizugu: - Ekitaldia: Kontzertua. - Noiz: 2012/11/25ean, arratsaldeko 17'30ak aldera. - Non: Zarautzen. - Programa: Francisco Escuderoren 'Sinfonia mitikoa'. Federazioak partitura bidaliko dio abesbatza parte-hartzaile bakoitzari. Abesbatzak obra bere kabuz prestatu beharko du. - Joan-etorria abesbatzak bere kontura egingo du. - Egun horretan entsegua egongo da goizez, beraz, egun osorako joan beharko da Zarautzera. - Abesbatza bakoitzak bere bazkaria ekarri beharko du, antolakuntzak horretarako tokia utziko duelarik: frontoia… Izena emateko epea: 2012ko martxoaren 16a. Izenematea Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan egin beharko da : (koralakgaf@euskalnet.net). Federaziotik AGIAN laguntzaren bat emango zaie federatutako abesbatzei joan-etorriak ordaintzeko, baina erabakia ezingo dugu hartu aurten Foru Aldundiak emango digun diru-laguntzaren kopurua jakin gabe. Ideia hau gauzatu ahal badugu, jakinaraziko dizuegu. Anima zaitezte! |