Noticias |
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen Gipuzkoan federatutako abesbatza guztiei haurrekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue. Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria prestatuko duzue. |
|
| Abesbatza bereko 15 abeslari bitarteko taldeak onartuko dira, 7 eta 14 urte artekoak gutxi gora behera, inskripzio-ordena kontuan hartuta, Hondarribiako aterpetxean erreserbatu diren 80 tokiak bete arte. Lana horrela antolatuko da : - Apirilaren 17an, goizeko 9'30etan, Hondarribiako aterpetxean bilduko gara. - Parte-hartzaile guztiak 2 taldetan banatuko dira, adinen arabera. - Gonbidatu diren bi zuzendariak hauexek dira : Isabel Mantecón eta Rakel Murgiondo, eta horiekin batera Nagore Orbeltzu izango dugu. - Bereziki adin horietarako prestatutako gorputz-lana egingo da : posturak berbideratzea (erlaxazioa, gorputzaren kontzientzia, gorputzaren zentroekin lan egin) eta dramatizazioa (desinhibitzea, espresibitate-gaitasuna garatzea) aktoresa, dantzari eta tai-chi irakaslea den eta gazteenekin lanean esperientzia handia duen Nagore Orbeltzurekin. - Guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua. - Parte-hartzaileek errepertorioa begiratuta ekarri beharko dute, horretarako partiturak zuzendariari helaraziko zaizkiolarik. - IRTEERA : apirilaren 18an, kontzertuaren ostean. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak aisialdia, jokoak eta abar antolatuko dituen begirale-talde baten laguntza izango du. Hala ere, abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du. Egonaldia eta otorduak, nahiz aterpetxetik kontzertura joateko garraioa, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 40€urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da. Haur bakoitzak jantzi erosoak eta gorputz-laneko saioetarako gomazko esterila edo antzekoa ekarri beharko ditu. Baita galtza bakeroak, kamiseta manga luze zuria eta kolore bakarreko kamiseta manga motza kontzerturako. Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du. Inskripzio-kuota : 40 €uro parte-hartzaile bakoitzeko (haurra edo heldua). Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz. Inskripzio-epea : 2010 / 03 / 15 GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera. |
|
||