Albisteak

Zabaldu:  
 
A
JAN DEZAGUN Koruentzako Musikal batHaur-koruen XIV. Tailerra
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta

Hondarribia, 2020ko apirilak 25 - 26
Kontzertua LAZKAOn
LH4 - DBH1

KATRIN ITURRALDE-ren zuzendaritzapean.

INSKRIPZIO EPEA IREKI DA!!!
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztiei haurrekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue. Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria prestatuko duzue.

Topaketa honetan aukeratu den gaia koruentzako musikal amerikar bat da: LETíS EAT, guretzat JAN DEZAGUN izenburupean eta haurrek errepertorioa aurrez prestatuta eramango dute. Hondarribiako asteburuko lana (apirilak 25-26) xehetasun musikalak adostu, eta koreografiak eta eszenako jarrerak lantzeko izango da. Apirilak 26an, arratsaldean, prestatutako lana jendaurrean aurkeztuko da Lazkaon Areria aretoan.

Deialdi hau, LH4-DBH1 adin eremurako da eta Hondarribian ospatuko da.

Asteburu honen aurretik, asistentzia derrigorrezkoa den bi entsegu izango dira:
- Martxoak 7, goizean (lekua zehazteke)
- Apirilak 5, goizean (lekua zehazteke)

Abesbatzen izen emateak inskripzio-ordena kontuan hartuta onartuko dira, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte (abesbatza bakoitzak gehienez 20 haur eraman ditzazke, gehiago balitu hauek printzipioz itxaron zerrendan geratuko lirateke leku libreak dauden jain arte).

Lana horrela antolatuko da :

- Apirilaren 25ean, goizeko 9:30tan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara.
- Proiektuaren zuzendari musikala Katrin Iturralde izango da.
- Ezinbestekoa da parte-hartzaileek errepertorioa prestatua ekartzea, horretarako izen-ematea egin bezain laster zuzendariari partiturak helaraziko dizkiogu.
- IRTEERA: apirilaren 26an, bazkal ostean, hau guztiak Lazkaora eramango ditugu autobusez.
- Emanaldia amaitzean, haurrak beraien gurasoekin joango dira etxera.

Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.

Egonaldia eta otorduak, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 45,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.

Jantzi erosoak ekarri astebururako. Kontzerturako ekarri beharreko arropa, aurrez egingo diren entseguetan azalduko zaizue (kontuan eduki hauek aterpetxean jantziko ditugula).

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du.

INSKRIPZIO epea: 24 / 02 /2020
GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.
10 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat.

Inskripzio-kuota : 45,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua).
Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.

Bajak: Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz.
2020_Haur Topaketa_ JAN DEZAGUN deialdia.pdf [318 KBytes]
2020_Haur Topaketa_ JAN DEZAGUN Inskripzio orria.doc [51 KBytes]
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social