Albisteak

Zabaldu:  
 
a
ROQUIEM - ROCK ARRAKASTAKGazte-koruen X. Tailerra, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta.

DATAK: OTSAILAK 29-MARTXOAK 1

ZARAUTZKO ATERPETXEAN

AITOR BIAIN-EN ZUZENDARITZAPEAN

Izen emate epea itxi da!!!
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztiei gazteekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue.



14 eta 23 bitarteko gaztea bazara, eta 80. eta 90. hamarkadetako kantu ezagunak (Queen, Abba, Ken 7 bezelako taldeenak) interpretatuko nahi izanez gero, edota Rock erako Requiem bat abestu nahi baduzu, hau da zure aukera.



Astebukaera borobiltzeko, Rock talde bat izango dugu lagun kontzertuan. Guzti hau zuzentzen, Aitor Biain Bidarte arituko da.



Honoko PROGRAMA landuko da:



1.ZATIA



1. Let the river run (Arr: M.Huff)

2. Aquarius/Let the Sunshine (Arr: G.Gilpin)

3. Itsasoa gara (Arr: X.Sarasola)

4. Bohemian rhapsody (Arr: M.Brymer)

5. Donít stop me now (Arr: M.Brymer)

6. Dancing Queen (Arr: A.Billingsley)



2.ZATIA



1. ROQUIEM (P.Baker)



Gazte Topaketa otsailaren 29 eta martxoaren 1ean ospatuko da Zarautzko Aterpetxean.



Abesbatza bereko 20 abeslari bitarteko taldeak onartuko dira, inskripzio-ordena kontuan hartuta, Zarautzko aterpetxean erreserbatu diren 100 tokiak bete arte (80 neska eta 20 mutil).



Lana horrela antolatuko da :



- Otsailaren 29an, goizeko 9:30tan, Zarautzko aterpetxean bilduko gara.

- Proiektuaren zuzendari musikala Aitor Biain izango da.

- Igande arratsaldean, guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua.

- Ezinbestekoa da parte-hartzaileek errepertorioa prestatua ekartzea, horretarako izen-ematea egin bezain laster zuzendariari partiturak helaraziko dizkiogu.

- IRTEERA : martxoaren 1ean, kontzertuaren ostean.



Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.



Egonaldia eta otorduak, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 45,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.



Jantzi erosoak ekarri astebururako. Kontzerturako beltzez jantzita joan beharko dute eta bakero detaile batekin, bakoitzak nahi duena (larruzko txalekoa, “chupa” bakeroa, pañueloa, riñonera, txapela, …)



Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat du.
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social