Albisteak

Zabaldu:  
 
a
ARIZMENDI IKASTOLAKO ABESBATZAK 3. SARIA SANTO DOMINGO DE LA CALZADAKO XXIX. GABON KANTEN TXAPELKETAN3. postua lortu zuten abenduaren 14an, Arizmendi Ikastolako Abesbatzako kantariek Santo Domingo de la Calzadako XXIX. Gabon kanten txapelketan. 40 kantarik Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Burgosko beste 9 taldeekin lehiatu ziren. 2 gabon kanta abestu zituzten: “Neguko Mari” David Azurza konpositore Tolosarrarena eta “Gau ilunak ez badu” Xabier Sarasola konpositore Beasaindarrarena. Egindako lan bikainagatik gainera 500€ko saria eskuratu zuten.
Abesbatza, eskolaz kanpoko ekintza moduan eskaintzen da Arizmendi Ikastolan, Hezkuntza ez-formalaren barne. Bigarren hezkuntzako ikasleek, 2 atseden ordutan entsaiatzen dute astero eta Lehen hezkuntzakoek eguerdiko atseden tarte batean. Gaur egun Gaztelupe gunean eta Almen gunean 70 gazte inguru ari dira abesbatzan eta urtean zehar hainbat ekintzetan parte hartzen dute, hala nola: Ikastolako jaialdi eta ekitaldietan ikasturtean zehar, Gabon kanten hainbat txapelketa eta jaialdietan, Debagoieneko Abesbatzen Topaketan, Federazioak antolatutako egonaldi eta ikastaroetan, elkartrukeak beste koru eta musika taldeekin,…

Bere lorpen nagusien artean aipatu beharra dago Errenteriko gabon kanten txapelketan lortutako hainbat zilarrezko eta brontzezko sari, Madrileko Agrupacoros elkarteak antolatutako III. nazio mailako haur abesbatza lehiaketan 2. saria 2017an. Bartzelona (2019), Valentzia (2018), Alemania (2016),Tudela (2015) edo Tolosako (2015) abesbatzekin elkartrukeak,…eta 2019an Humanity at music proiektuan parte hartzea.
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social