Albisteak

Zabaldu:  
 
A
HORRA, HORRA!Eguberriko Belaunaldiarteko Kontzertua 55+

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Errenteriako Ekintza Elkartearekin elkarlanean antolatuta

Errenteria, 2019ko abenduak 28

Errenteria Musikal Orkestrarekin batera Sergio Zapirain-en zuzendaritzapean
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen 55+ abesbatza eta abeslari guztiei, belaunaldi arteko Eguberritako Kontzertu berezi hau proposatzen dizue, Errenteriako haur eta gazteen Zaria Abesbatza eta bertako eskoletako haurrekin batera.

Ekintza honetarako izen emateak inskripzio-ordena kontuan hartuta onartuko dira.

Lana horrela antolatuko da :

- Abenduaren 28an, goizeko 09:30tan entsegu orokor bat egingo da Errenteriako kiroldegian Errenteria Musikal orkestrarekin eta Sergio Zapirain-en zuzendaritzapean.
- 11:30tan, hamaiketako txiki bat egingo dugu eta 12:30tan hasiko da kontzertua, honen iraupena 60í ingurukoa aurreikusten dugularik.

Parte-hartzaileek errepertorioa begiratuta ekartzea ezinbestekoa da, horretarako partiturak izen-ematea egin bezain laster helaraziko zaizkizue.

55+ abesbatzek prestatu behar duten errepertorioa honako hau izango da:
1. Aurtxo Maite (SATB) eta Adeste Fideles (SABar.) Tomás Aragües-en Suite de Navidad-ekoa (bertsio erraztua).
2. Ator, Ator (SABar.) Josu Elberdin-en moldaketa.
3. Horra, horra! Bi ahotsetara, David Azurza-ren moldaketa.
4. Zoriona guztioi (unisonoa) Joxan Goikoetxea-rena.

Kontzerturako denak baserritarrez jantzita etorri beharko duzue.

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du eta abesbatzen joan etorriak bere gain hartuko ditu (garraio publikoa eta hau ezinezkoa balitz, autobusak jarriko genituzke).

Inskripzio-epea: 2019/11/04

GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliaz.
HORRA HORRA 2019 deialdia.pdf [220 KBytes]
2019_Hora Hrra 55+_inskripzio orria.doc [44 KBytes]
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social