Albisteak

Zabaldu:  
 
a
JAN DEZAGUN!!! Koruentzako musikal batEZ DAGO PLAZA LIBRERIK. ITXARON-ZERRENDAK IREKI DIRA!!!

Haur-koruen XIII. Tailerra

Hondarribia, 2019ko urriak 19 - 20
Tolosa, 2019ko azaroak 10

AURRE-INSKRIPZIOAK UZTAILAN!!!

Inskripzio-epea ireki da
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztiei haurrekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue. Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria prestatuko duzue.

Topaketa honetan aukeratu den gaia koruentzako musikal amerikar bat da: LET´S EAT, guretzat JAN DEZAGUN izenburupean eta haurrek errepertorioa aurrez prestatuta eramango dute. Hondarribiako asteburuko lana (urriak 19 - 20) xehetasun musikalak adostu, eta koreografiak eta eszenako jarrerak lantzeko izango da. Azaroan 10ean, prestatutako lana jendaurrean aurkeztuko da Tolosako Leidor aretoan.

Deialdi hau, LH4-DBH1 adin eremurako da eta Hondarribian ospatuko da urriaren 19 eta 20an.

Abesbatzen izen emateak inskripzio-ordena kontuan hartuta onartuko dira, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte. Koru gehientsuenak uztailean aktibitaterik ez dutela izaten dakigunez, aurre inskripzio honen helburua zuzendariaren aldetik proiektu honetan lan egiteko hartzen duen konpromezua da, nahiz eta iraila arte ezin zehaztu proiekturako izango duen haur kopurua. Orduan, orain, AURRE-INSKRIPZIO bat egin behar duzue parte hartze konpromezua hartuaz (hau gure bulegora deituaz egin behar da - 943 536 973).


Lana horrela antolatuko da :

- Urriaren 19an, goizeko 9:30tan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara.
- Proiektuaren zuzendari musikala Katrin Iturralde izango da eta oraindik zehazteke dagoen eszena zuzendaria bat ere gure artean izango dugu.
- Ezinbestekoa da parte-hartzaileek errepertorioa prestatua ekartzea, horretarako izen-ematea egin bezain laster zuzendariari partiturak helaraziko dizkiogu.
- IRTEERA : urriaren 20an, bazkal ostean.
- Azaroaren 10ean, goizeko 09:30tan hasiko da entsegua Tolosan. Emanaldia 12:30tan izango da eta amaiera 13:45tan.

Abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.

Egonaldia eta otorduak, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 45,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.

Jantzi erosoak ekarri astebururako. Aurrez jakinaraziko zaizue haur bakoitzak eraman beharko duen arropa kontzerturako.

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du.

AURRE-INSKRIPZIO epea: 24 / 07 /2019 (gure bulegora deituaz - 943 536 973)

INSKRIPZIO epea: 24 / 09 /2019
GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.
10 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat.

Inskripzio-kuota : 45,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua).
Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.

Bajak: Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz.
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social