Albisteak

Zabaldu:  
 
A
2019 HAIKA MUTIL! - Mutil kantarien topaketaGipuzkoako MUTIL KANTARIEN TOPAKETA

Zuzendaria: ESTEBAN URZELAI

Tolosan

2019ko maiatzak 12, 10:00 - 13:30

LH4 - Ahotsa aldatu arte

Inskripzio-epea ireki da!!!!!!!!!!!!!!!
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, gure haur, gazte eta helduen abesbatzetan mutil kantariak falta direla jakindun izanik, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztietako mutilei, hauek animatu eta indartu nahian, musika korala lantzeko igande goizeko lana proposatzen dizue. Gainera, talde honek gaur egun kantatzen ez duten eta etorkizunean animatu daitezkeen mutilentzako estimulu gisa balioko du.

Igande goizeko saio batekin hasiko gara, eta gero beste batzuk antolatuko ditugu. Aurrerago, momentua iristean, saio hauetan egindako lana jendaurrean azaltzea gustatuko litzaiguke, errepertorio erakargarri eta dibertigarri batekin, herri desberdinetan antolatuko genituzkeen kontzertuekin.

Deialdi hau, LH4 eta ahotsa aldatu arteko adin eremurako da eta Tolosan ospatuko da maiatzaren 12an, 10:00 ñ 13:30, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren egoitzan, Tolosako Plaza Zaharra, 1-2º.


Gonbidatutako zuzendaria Esteban Urzelai izango da.


Inskripzio-kuota :

10,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko.
Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.

Inskripzio-epea : 2019 / 05 / 06
GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.
Haika mutil_inskripzio orria.doc [49 KBytes]
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social