Albisteak

Zabaldu:  
 
a
HAIKA MUTIL! Gipuzkoako mutil kantarien topaketaGipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta

Zuzendaria: Esteban Urzelai
Hondarribia, 2018ko irailak 29 - 30
LH4 - Ahotsa aldatu arte

Inskripzio-epea ireki da!!!
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, gure haur, gazte eta helduen abesbatzetan mutil kantariak falta direla jakindun izanik, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztietako mutilei, hauek animatu eta indartu nahian, musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue.

Gainera, talde honek gaur egun kantatzen ez duten eta etorkizunean animatu daitezkeen mutilentzako estimulu gisa balioko du. Azkenik, lehen urratsak eman nahi ditugu kantatzea nesken kontua dela dagoen gizarte-eredua apurtzeko. Honetarako, asteburuan egindako lana Donostian eta Tolosan ospatuko diren bi kontzertuetan azalduko dugu.

Errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria prestatuko duzue.

Deialdi hau, LH4 eta ahotsa aldatu arteko adin eremurako da eta Hondarribian ospatuko da irailaren 29 eta 30ean.

Abesbatzen izen emateak inskripzio-ordena kontuan hartuta onartuko dira, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte.

Lana horrela antolatuko da :

- Irailaren 29an, goizeko 9'30etan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara.
- Gonbidatutako zuzendaria Esteban Urzelai izango da.
- Igandean, ahotsa aldatutako mutil talde batek, gure mutilekin batera, ahots mistoen errepertorio bat lantzen landuko digu.
- Guztientzat irekiak izango diren bi kontzertuekin amaituko da topaketa. Lehena, irailaren 30ean, arratsaldeko 17:30tan Donostiako TABAKALERAn eta bigarrena urriaren 28an (igandea), eguerdiko 12:30tan Tolosan.
- Posible izanez gero, parte-hartzaileek errepertorioari begirada bat botatzea komenigarria litzateke, horretarako partiturak zuzendariari helaraziko zaizkiolarik.
- IRTEERA : irailaren 30ean, kontzertuaren ostean.

Bost abeslari edo gehiago ekartzen duen abesbatza bakoitzak, taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.

Egonaldia eta otorduak, nahiz aterpetxetik kontzertura joateko garraioa, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 45,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.

Haur bakoitzak jantzi erosoak ekarri beharko ditu. Baita kontzerturako galtza eta kamiseta beltzak.

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du.

Inskripzio-kuota : 45,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua).
Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.
Inskripzio-epea : 2018 / 07 / 06
GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.
10 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat.
Bajak: Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz.
2018_Haika Mutil.pdf [1 MBytes]
Haika mutil_inskripzio orria.doc [48 KBytes]
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social