Albisteak

Zabaldu:  
 
A
FEDERAZIOKO KURTSOAKIRAKURKETA KORALA:
Irakaslea: Jon Aizpuru
Egunak: Uztailak 9, 10, 11 eta 12
Lekua: TABAKALERA - Donostia

KORUENTZAKO FISKALITATEA:
Hizlaria: Joseja Albizu
Eguna: Uztailak 5
Lekua: GAFen egoitza - TOLOSA
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak bi kurtso antolatu ditu datorren uztailerako. Hona hemem kurtso hauei buruzko argibideak:

IRAKURKETA KORALA

Korukideentzat bideratutako kurtsoa. Behar ditugun erreminta ezberdinak garatu eta honen bidez, entsaioetan errepertorio berria eskaintzen denean trebeagoak izateko.

Bertan, irakurketa erritmikoa, irakurketa intonatua 1,2,3 eta 4 ahotsetan, bitarteen irakurketa, irakurketa armonikoa, afinazioa, diapasoia, barruko belarriaren garapena, entzumen heziketa, fonetika kontzeptuen sarrera eta kultura korala landuko ditugu.

Irakaslea: Jon Aizpuru
Egunak: Uztailak 9, 10, 11 eta 12
Ordutegia:
11:30 - 13:00
Edo
​16:00 - 17:30
Prezioa: 40€
Lekua: Tabakalera - Donostia
Plaza Mugatuak


KORUENTZAKO FISKALITATEA

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak​ ​ikastaro​ ​bat antolatu du,​ ​abesbatzek ogasun sailarekiko ditugun obligazioei buruz.

Bertan, gai hauek landuko dira: GFAn Ordezkaritza, Sozietateen aitorpena, 3000€ baina gehiagoko operazioak, PFEZ (profesionalen eta alokairuen erretentzioak) eta BEZ salbuespena.

Hizlaria: Joseja Albizu
Eguna:​ ​ Uztailak 5
Ordutegia:​ ​18:30 - 20:30
Prezioa: 25€
Lekua: GAFen egoitza - TOLOSA
Plaza Mugatuak


Interesatuak zaudetenok inskripzio orria eta ordainagiria info@federagaf.net helbidera bidali beharko dituzue.
Fiskalitatea_inskripzioa.doc [46 KBytes]
Irakurketa korala_inskripzioa.doc [48 KBytes]
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social