Albisteak

Zabaldu:  
 
A
FEEL THE SPIRIT - Haur-koruen XII. TailerraGOSPEL kontzertu didaktikoa

Hondarribia, 2018ko martxoak 10 - 11

LH4 - DBH1

Irakasleak:
AITOR BIAIN
AMAIA ALDALUR

EZ DAGO PLAZA LIBRERIK. ITXARON ZERRENDAK IREKI DIRA!!!!!!!
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztiei haurrekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue. Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria prestatuko duzue.

Topaketa honetan aukeratu den gaia GOSPEL izan da, eta hori dela eta haurrek gospelaren inguruko programa monografiko bat montatuko dute, konbo talde baten laguntzarekin. Igandean eskainiko den kontzertua, modu didaktikoan azalduko da. Horretarako aurkezle bat izango dugu gurekin batera. Kontzertuak, gospel itxura izan dezan, haurrek, begiraleekin batera, gospel abeslariak erabiltzen dituzten elementuak egingo dituzte.

Deialdi hau, LH4-DBH1 adin eremurako da eta Hondarribian ospatuko da martxoaren 10 eta 11an.

Abesbatzen izen emateak inskripzio-ordena kontuan hartuta onartuko dira, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte.


Lana horrela antolatuko da :

- Martxoaren 10ean, goizeko 9'30etan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara.
- Parte-hartzaile guztiak 2 taldetan banatuko dira.
- Gonbidatu diren bi zuzendariak hauexek dira: Aitor Biain eta Amaia Aldalur, eta lantaldea osatzeko begirale talde bat ere izango dugu.
- Guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua.
- Posible izanez gero, parte-hartzaileek errepertorioari begirada bat botatzea komenigarria litzateke, horretarako partiturak zuzendariari helaraziko zaizkiolarik.
- IRTEERA : martxoaren 11an, kontzertuaren ostean.

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak aisialdia, jokoak eta abar antolatuko dituen begirale-talde baten laguntza izango du. Hala ere, abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du.

Egonaldia eta otorduak, nahiz aterpetxetik kontzertura joateko garraioa, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 45,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da.

Haur bakoitzak jantzi erosoak ekarri beharko ditu. Baita kontzerturako galtza eta kamiseta beltzak. Neskak ilea biltzeko gomak edo antzekoak ekarri beharko dituzte.

Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du.

Inskripzio-kuota : 45,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua).
Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz.
Inskripzio-epea : 2018 / 01 / 31
GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera.
10 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat.
Bajak: Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz.
2018_Haur koruen XII topaketa_p.pdf [201 KBytes]
Haur koruen topaketa_inskripzio orria.doc [49 KBytes]
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social