Albisteak

Zabaldu:  
 
a
KONTZERTU KORALEN ZIKLOAK ANTOLATZEKO LAGUNTZAKIreki da 2017ko deialdia!!!

Laguntzak eskatzeko epea: 2017/12/20

2018. urtean, kontzertu koralen zikloak antolatu nahi dituzten abesbatzei laguntza ekonomikoak ematea da deialdi honen xedea.
Oinarriak


1. Deialdiaren helburu eta xedea


1.1. 2018. urtean, kontzertu koralen zikloak antolatu nahi dituzten abesbatzei laguntza ekonomikoak ematea da deialdi honen xedea.

1.2. Zikloak gutxienez hiru kontzertu izan beharko ditu, eta bertan antolatzailea ez den beste bi abesbatzek parte hartu beharko dute behintzat, azken hauetariko bat ere Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan federatuta egon beharko duelarik (antolatzaileaz gain).


2. Onuradunak

2.1. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko kide izan eta hari dagozkion kuoten ordainketak eguneratuak dituzten abesbatza guztiak ahal izango dira laguntza ekonomiko hauen onuradun.


3. Baldintzak eta eskaerak

3.1. Laguntza eskatzen duen abesbatzak ekintzaren gutxi gora beherako datak eta abesbatza parte hartzaileen izenak azaldu beharko ditu (ekintza, data edo abesbatza parte-hartzaileen edonongo aldaketak federazioari jakin arazi beharko zaizkio).

3.2. Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko abenduaren 20an amaituko da, eguerdiko 14:00tan.

3.3. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak positiboki baloratuko du abesbatza parte-hartzaileak zikloa antolatzen duen abesbatzaren herri desberdinekoak izatea.

3.4. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak positiboki baloratuko du derrigorrezkoak diren abesbatza federatuez gain, GAFen federatutako abesbatza gehiagok parte hartzen badute.

3.5. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak positiboki baloratuko du bai kontzertu zikloen urteetako esperientzia bai eta komunikabideetan izan duen oihartzuna, bildutako jendetza eta aurreko urteetan abestutako obrak (egonez gero).

3.6. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ere positiboki baloratuko du federazio honek aurreko edozein urteetan Sorkuntza Koralerako laguntza jaso duten obrak errepertorioaren barne egotea (horrela izanik, esku-programetan azaldu beharko luke).


4. Laguntzak eman eta justifikazioa

4.1. Emango den gutxieneko laguntza ez da inoiz 600€ baino txikiagoa izango.



4.2. Federazioak laguntzaren %75 laguntzak erabakitzen diren unean ordainduko du eta gainontzeko %25 zikloa gauzatu dela justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren.

4.3. Laguntza hauek, beste entitate publiko edo pribatuek ematen dituzten subentzio edo diru-laguntzekin bat datoz, beti ere jasotako diru-laguntza guztiak ez badu izandako gastu guztien kopurua gainditzen.

4.4. Diru laguntza jasotzen duten abesbatzek garraio edo mantenu faktura, cachet edo instrumentisten ordainketaren errezibo, instrumentuen alokairuen gastu, etab. bidez justifikatu beharko du gutxienez federazioak emandako diru kopurua, baita ekintzaren sarrera eta gastu guztiak, eta diruz laguntzen den zikloaren dokumentazio grafikoa erantsi beharko du (argazkiak, bideoak, eskuprogramak, prentsa) eta bertan garbi azaldu beharko du federazioa entitate babesle dela. Hau dena ekintza amaitu eta 40 eguneko epean aurkeztu beharko da.

4.5. Onartutako baldintzak ez badira betetzen, laguntza jaso duen abesbatza diru-laguntza itzuli beharko du.


5. Oinarriak onartzea

5.1. Eskaera aurkezteak oinarri hauek bere osotasunean onartzen direla inplikatzen du. Hauen edukiari buruzko edozein zalantza interpretatzeko eskubidea beregain jasotzen du GAFek.
Kontzertu koralen zikloak antolatzeko laguntzak_OINARRIAK.pdf [75 KBytes]
Ayudas organización ciclos corales_BASES.pdf [77 KBytes]
Zikolak-ciclos_INPRIMAKIA-IMPRESO.pdf [75 KBytes]
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social