Albisteak |
|
2017ko martxoak 11-12 LH2 - LH4 IZEN EMATE EPEA ITXI DA. Aurtengo berrikuntza ISILTASUN TAILERRA Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztiei haurrekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue. |
|
Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria prestatuko duzue. Aurtengo honetan ere, eta lehengo urtetako arrakasta ikusita, bi topaketa egingo ditugu adin eremuak murriztuz, bat LH2-LH4, eta bestea LH5-DBH1 adin eremukoa. ISILTASUN tailer bat ere izango da, bere helburuak, ekintza eta joko errazen bidez, â€úisiltasuna†lanaren baliabide bezala aurkitzea, isiltasunean eroso egoten ikastea eta denon artean partekatu, eraiki eta zaindu beharrezko zerbait bezala baloratzea izango delarik. Deialdi hau, LH2-LH4 adin eremurako da eta Hondarribian ospatuko da martxoaren 11 eta 12an. Abesbatza bereko 20 abeslari bitarteko taldeak onartuko dira, LH2 eta LH4 ikasmailen artekoak, inskripzio-ordena kontuan hartuta, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte. Lana horrela antolatuko da : - Martxoaren 11ean, goizeko 9'30etan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara. - Parte-hartzaile guztiak 2 taldetan banatuko dira. - Gonbidatu diren bi zuzendariak hauexek dira: Miren Plazaola eta Maddalen Dorronsoro, eta lantaldea osatzeko begirale talde bat eta Isiltasun tailerra emango duen beste irakasle bat ere izango ditugu. - Guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua. - Posible izanez gero, parte-hartzaileek errepertorioari begirada bat botatzea komenigarria litzateke, horretarako partiturak zuzendariari helaraziko zaizkiolarik. - IRTEERA : martxoaren 12an, kontzertuaren ostean. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak aisialdia, jokoak eta abar antolatuko dituen begirale-talde baten laguntza izango du. Hala ere, abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du. Egonaldia eta otorduak, nahiz aterpetxetik kontzertura joateko garraioa, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 45,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da. Haur bakoitzak jantzi erosoak ekarri beharko ditu. Baita galtza bakeroak, kamiseta, jertse edo alkandora zuria eta kolore berdeko detaileren bat (edozein berde eta gero eta anitzagoak hobe), bakoitzak nahi duena (pañuelo, lepokoa, diadema, lorea, belarritakoa, gerrikoa, koilarea,....). Neskak ilea biltzeko gomak edo antzekoak ekarri beharko dituzte. Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du. Inskripzio-kuota : 45,00€uro parte-hartzaile bakoitzeko (gaztea edo heldua). Abesbatza bakoitzak diru-sarrera egin beharko du, parte-hartzaileen zerrenda zehaztuz. Ikasle bekadunak : 1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) jasotzen duten familietako gazteak (hartzaile direla ziurtatu beharko dute). Kuotaren %10 bakarra ordaindu beharko dute. 2. Eskolako beka jasotzen duten familietako gazteak (bekadun izatea ziurtatu beharko dute). Kuotaren %60 bakarra ordaindu beharko dute. Inskripzio-epea : 2017 / 02 / 08 GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera. 10 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat. Bajak: Bajetan, matrikularen %50 itzuliko den kasu bakarra, osasun arazoengatik izango da, eta beti ere medikuaren txostena aurkeztuaz. |
|
||
|
||