Albisteak |
|
2016ko martxoak 12-13 LH2 - LH4 Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, parte hartu nahi duen gure federatutako abesbatza guztiei haurrekin burutuko den musika korala lantzeko asteburu-pasa proposatzen dizue. Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria prestatuko duzue. |
|
Aurtengo honetan ere, eta lehengo urtetako arrakasta ikusita, bi topaketa egingo ditugu adin eremuak murriztuz, bat LH2-LH4, eta bestea LH5-DBH1 adin eremukoa. INTERPRETAZIO tailer bat ere izango da, aktore, gidoilari, musikari eta umorista den Aitor Gabilondoren eskutik. Deialdi hau, LH2-LH4 adin eremurako da eta Hondarribian ospatuko da martxoaren 12 eta 13an. Abesbatza bereko 20 abeslari bitarteko taldeak onartuko dira, LH2 eta LH4 ikasmailen artekoak, inskripzio-ordena kontuan hartuta, Hondarribiko aterpetxean erreserbatu diren tokiak bete arte. Lana horrela antolatuko da : - Martxoaren 12an, goizeko 9'30etan, Hondarribiko aterpetxean bilduko gara. - Parte-hartzaile guztiak 2 taldetan banatuko dira, adinen arabera. - Gonbidatu diren bi zuzendariak hauexek dira: Amaia Aldalur eta Junkal Guerrero, eta ekipoa osatzeko Aitor Gabilondo izango dugu gurekin, azken hau arduratuko da landuko den errepertorioari dagokion interpretazio tailerraz. - Guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko da asteburua. - Posible izanez gero, parte-hartzaileek errepertorioari begirada bat botatzea komenigarria litzateke, horretarako partiturak zuzendariari helaraziko zaizkiolarik. - IRTEERA : martxoaren 13an, kontzertuaren ostean. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak aisialdia, jokoak eta abar antolatuko dituen begirale-talde baten laguntza izango du. Hala ere, abeslari-multzo bakoitzak taldearen diziplinaz arduratuko den adineko pertsona 1 ekarri beharko du. Egonaldia eta otorduak, nahiz aterpetxetik kontzertura joateko garraioa, hein handi batetan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak ordainduko ditu. Dena den, parte-hartzaile bakoitzeko 45,00 €urotako inskripzio-kuota bat finkatzen da. Haur bakoitzak jantzi erosoak ekarri beharko ditu. Baita galtza bakeroak, kamiseta, jertse edo alkandora zuria eta kolore berdeko detaileren bat (edozein berde eta gero eta anitzagoak hobe), bakoitzak nahi duena (pañuelo, lepokoa, diadema, lorea, belarritakoa, gerrikoa, koilarea,....). Federazioak istripuak babestuko dituen aseguru bat egingo du. Inskripzio-kuota : 45,00 €uro parte-hartzaile bakoitzeko (haurra edo heldua). Inskripzio-epea : 2016 / 01 / 31 GAFera inskripzio-orria dagokion eran beteta bidaliz ordainketaren frogagiriarekin batera. 10 eguneko epea egongo da plazen erreserba eta kuotaren ordainketaren artean. Denbora hau pasa ondoren diru-sarrera egiteke balego, plazak libre geratuko dira beste edozein abesbatzentzat. |
|
||
|
||