Albisteak

Zabaldu:  
 
Coro
KORUEN ARTEKO TRUKEETARAKO LAGUNTZAKGipuzkoako Abesbatzen Federazioak koruen arteko trukeak egiteko laguntzak eskaintzen ditu. Laguntza hauek kontzertuen gastuei aurre egiten laguntzeko izango dira (garraioa + afaria).
1. PROIEKTUAREN AURKEZPENA

1.1. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak koruen arteko trukeak egiteko laguntzak eskaintzen ditu. Laguntza hauek kontzertuen gastuei aurre egiten laguntzeko izango dira (garraioa + afaria).

1.2. Trukea bi koru gipuzkoarren artean bada, bi koruek jaso ahal izango dute laguntza. Aldiz, koru gipuzkoar bat eta kanpoko baten artean bada, Gipuzkoako koruak bakarrik jasoko du laguntza hau.

1.3. Kontzertu bakoitzean, garraioa koru bisitariak eta afaria koru anfitrioiak ordaintzen duela suposatzen da. Honela kontzertu bakoitzerako, koru bisitariak garraiorako laguntza jaso ahal izango du eta, era berean, koru anfitrioiak afaria antolatzeko laguntza.

1.4. Laguntzen kopuru osoa GAFeko aurrekontu orokorrean onartuko da ekitaldi bakoitzerako, kopuru horren arabera emango direlarik laguntzak egon diren eskaerak aztertu ondoren.


2. BALDINTZAK ETA ESKAERAK

2.1. Laguntza hauek jaso ahal izateko baldintza nagusi hau bete beharko da: Gipuzkoan federatuta egotea.

2.2. Programa honetan parte hartu ahal izateko, koru bakoitzak ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu:
- Deialdiarekin batera doan eskaera-orria.
- Elkar trukeei dagokien aurrekontu zatikatua (diru-sarrerak eta gastuak).

2.3. Elkartruke bakoitzeko eskaera bat egin beharko da, joaneko eta itzulerako kontzertuei buruzko informazioa jarriaz.

2.4. Joaneko eta itzulerako kontzertuen artean gehieneko urte bateko epea egon beharko du.

2.5. Laguntza elkartruke osoa burutu denean jasoko da. Aurreko puntuan aipatutako urte beteko epea gaindituz gero, diru laguntzari uko egin beharko zaio.


2.6. Eskaerak egiteko epea amaitu ondoren, Batzorde Teknikoa bilduko da, eta eskaera bakoitzari emango zaion kopuruarekin proposamen bat egingo dio Zuzendaritza Batzordeari, honek hartuko duelarik azken erabakia. Inoiz laguntzarik jaso ez duten koruei lehentasuna emango zaie laguntzak banatzeko orduan.

2.7. Laguntza hauen helburua abesbatzen arteko harremanak, eta kontzertuen dinamika bultzatzea da; ondorioz, urte beteko epean elkartrukearen bigarren kontzertua burutzen ez duen abesbatzak ezin izango du jaso diru laguntza hau hurrengo 3 urteetan.


3. LAGUNTZEN BANAKETA


3.1. Laguntza jasoko duten koruei kontzertuak gauzatu direla egiaztatzen duten momentuan egingo zaie diru sarrera. Egiaztapena esku-programa edo antzekoak eta bi kontzertuei dagozkien benetako kostuaren fakturak aurkeztuz egingo da.
KORUEN ARTEKO TRUKEETARAKO LAGUNTZAK.pdf [55 KBytes]
AYUDAS AL INTERCAMBIO CORAL.pdf [57 KBytes]
Elkartrukeak - Intercambios_sol .doc [84 KBytes]
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973
E-posta  info@federagaf.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social