Jostailugilea ipuin musikala Oñatin

  • Data/k: 2010/02/14
  • Lekua: Santa Ana Antzokia - Oñati
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Ordua: 17:30 eta 19:30
  • Parte hartuko duten abesbatzak: GANBARA TXIKITXOAK (Oñati), Bergarako Orfeoi Txikia
  • Kontzertuaren beste datu batzuk: Oñatiko Ganbara Txikitxoak eta Bergarako Orfeoi Txiki abesbatzek, ihauteri jaien inguruan ikuskizun berezia prestatu dute. Taulagainean 80 haur kantari baina gehiago elkartuko dira musikal eder bat eskaintzeko asmoz.

    Musikalak bi zati izango ditu: lehenengoan ezagunak diren filme eta marrazki bizidunetako soinu bandak eskainiko dituzte gaztetxoek pianoaz lagundurik. Mary Poppins, La Sirenita edota Harriketarrak (Los Picapiedra) marrazkietako doinu ezagunak izango dira entzungai.

    Bigarren zatirako aldiz, Josu Elberdin konpositorearen Jostailugilea ipuin musikala taularatuko da. Narratzaile lanetan Miel Guridi arituko da, pianojole bezala Miren Gurutze Plazaola eta guztien zuzendari Aitor Biain. Hauetaz gain, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazteko 20 gaztetxo arituko dira antzezle lanetan. Guztira, 100 pertsona baina gehiagok parte hartuko dute ikuskizunean.
    Bi emanaldi eskainiko dira, otsailaren 14ean Oñatiko Santa Ana antzokian; arratsaldeko 17:30tan lehena eta 19:30tan bigarrena.
 
gt
 
 
Apartado 31. Postakutxa.
Plaza Zaharra, 1 Idiakez Jauregia
20400 Tolosa - Gipuzkoa
Telefonoa: 943 536 973 - Faxa: 943 570762
E-posta  koralakgaf@euskalnet.net

Erabilerraztasuna |  Adimedia-k garatua
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kutxa: Gizarte Ekintza - Obra Social